Pilota

Sanchez eta Ongay, Nafarroako txapeldunak

Guaixe 2024ko mar. 5a, 10:30

NKJ-etako Nafarroako Banakako Pilota Txapelketako benjaminen eta kimuen mailako finalistak, Sanchez, Ongay eta Erbiti artean. ALDABIDE

NKJ-en Nafarroako Banakako Txapelketako finalak jokatu ziren Burlatan

Burlatak Nafarroako Kirol Jokoen (NKJ) Nafarroako Banakako finalak hartu zituen benjaminen eta kimuen mailan. Benjaminen 2. mailan Unax Sanchezek (Aldabide) 2-0 irabazi zion Otamendiri (Atarrabia), 10-5 eta 10-1. Kimuen 3. mailan Irurtzun klubeko bi pilotarik jokatu zuten finala. Ongayk 18-12 irabazi zion Erbitiri.