Telefonoaren erabilpenaren inguruko hitzaldiak

Guaixe 2024ko mar. 1a, 11:01

Martxoaren 25ean, astelehena, 'Mugikorren auzia' hitzaldiaren bigarren saioa izanen da, Etxarri Aranatzen.

Telmo Lazakano Muga irakasle, ikerlari eta adituak nerabeen eta pantailen gaia landuko du martxoaren 1ean eta 9an, ostirala eta larunbata, Altsasuko Txiokan, eta martxoaren 13an eta 21ean, asteazkena eta osteguna, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Mugikorren eta pantailen auzia komunikazioaren garaian: ongizate emozionala eta komunikazioa jokoan deitutako hitzaldia antolatu du Iñigo Aritza ikastolak martxoaren 1erako, 17:00etatik 18:30era, eta 9an 11:00etatik 12:30era. Besteak beste, pantailen aurrean igarotako denborak nolako eragina duten seme-alaben ahozko adierazpenean eta nerabeak zergatik babesten diren sakelakoetan eta sare sozialetan landuko du Lazkanok.

Bestetik, Mugikorren auzia familiendako Telmo Lazkanoren hitzaldi taierra tailerra antolatu dute Sakanako Herri Eskolek, Altsasu Institutua eta Andra Mari ikastolak martxoaren 13an, asteazkena, eta 25ean, astelehena. Bigarren saioa martxoaren 21ean egiteakoa zen, baina azken orduko aldaketa batengatik 25ean, 17:00etatik 18:30era, izanen da.