Euripean eta hotzarekin jokatu zen afizionatuen mailako XXI. Ereñoko Udala Sari Nagusia, 103 km-ko lasterketa. 149 txirrindulari zeuden izena emanda, eta horietatik 72 sailkatu ziren, eguraldiak are gogorragoa bilakatu zuen lasterketan. Rural Kutxa-Alea talde sakandarreko Hugo Aguilarrek garaipen itzela lortu zuen (2:49:10), bere taldekide Joseph Towersi 23 segundo aterata.
Sakandarren artean Aimar Tadeo lakuntzarra (Finisher) izan zen azkarrena, 42. postuan. Aitor Ondarra (Hostal Latorre) 55. sartu zen helmugara, Mikel Uncilla etxarriarra (Rural Kutxa-Alea) 56. eta Martxel Etxeberria iturmendiarra 68. (3:02:50).