Lanbide Heziketako ikasle batek Sari Berezia jaso du

Guaixe 2024ko mar. 6a, 10:14

Aitortza jaso zuten ikasleen talde argazkia. NAFARROAKO GOBERNUA

Guztira 35 ikaslek jaso dituzte Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntza Profesionaletako Sari Bereziak, 2022-23 ikasturteari dagozkionak. Ikasleetako batek Sakana Lanbide Heziketa institutuan ikasi zuen.

Diploma jaso duten ikasleen artean Julen Blazquez Mariñelarena dago, Sakana Lanbide Heziketa institutuan Merkataritza Zerbitzuak Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egindakoa. Blazquezek diploma ofizialaz aparte, 200 euro jaso ditu.

Carlos Gimeno Gurpegi kontseilariak zoriondu egin ditu saritutako ikasleak, "egindako lanagatik eta ahaleginagatik, eta sari hau ikasle horien gaitasun pertsonal eta profesionalen aintzatespena da". Era berean, "Nafarroan Lanbide Heziketaren indarra" nabarmendu du, "%35 hazi baita, 15.000 ikasle inguru. Eskaintza dibertsifikatzearen eta lurralde-banaketaren aldeko apustua egin duen Lanbide Heziketa".

Era berean, Luis Calatayud Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak aitortza hitzak izan ditu ikasleendako, "egindako ahalegin handiagatik, prestakuntzan laguntzen dieten familientzat eta irakasleentzat, gizarteari hainbeste ematen dion lanagatik".