Sakanako Itaiak martxoaren 8rako, Emakumearen Nazioarteko Egunerako mobilizatzeko deia egin du. Bi deialdi egin dituzte: 18:00etan, Lakuntzako plazan, eta 19:00etan, Altsasuko Foru plazan. Itaiak zabaldu duenez, "gero eta gizarte aurrerakoiagoan bizi garela sinestarazi nahi digute, baina errealitatea bestelakoa da. Emakume langileok zapalduak izaten jarraitzen dugu". Egiturazko langabezia, etxeko zaintza lanen zama, indarkeria matxista eta gorputzen objektibizazioa, besteak beste, aipatzen dute. "Emakume langileon interesak erdigunean jarriko dituen indar politiko independentearen hautua" egin eta martxoaren 8ko deitutako mobilizazioetan parte hartzeko "batzeko" egin du Itaiak.