Emakumearen Egunean kalera

Guaixe 2024ko mar. 7a, 09:55

2023ko martxoaren 8ko Mugimendu Feministaren manifestazioa. ARTXIBOA

Martxoaren 8an, ostirala, Mugimendu Feministak eta hainbat udalek deitutako elkarretaratzeak izanen dira. Sakanako eskualdeko manifestazioa Altsasun izanen da.

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Egunean Sakanan zehar mobilizazioak eta ekimenak antolatu ditu Mugimendu Feministak Gure bizitzekin negoziorik ez! lelopean eta, besteak beste, zaintzak erdigunean jarriz. Hainbat udalek aldarrikapenekin bat egin dute, eta elkarretaratzeak antolatu ditu ere. Sakanako eskualdeko manifestazioa Altsasuko Iorta kultur guneko zabalguneko estalpetik aterako da, 20:00etan.

Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna

Irurtzun

19:00, plazan

Kontzentrazioa: Isilarazi matxismoa, Irurtzungo Emakume Taldeak eta udalak deituta

Uharte Arakil

14:00 Bazkaria.

17:00 Dokumentalaren emanaldia.

19:00, plazan

Kontzentrazioa: Gure bizitzekin negoziorik ez! Uharte Arakilgo Mugimendu Feministak deituta, plazan.

Lakuntza

19:00, plazan

Kontzentrazioa: Gure bizitzekin negoziorik ez!

Arbizu

19:00, plazan

Kontzentrazioa: Gure bizitzekin negoziorik ez!

Etxarri Aranatz

12:00, plazan

Kontzentrazioa: Isilarazi matxismoa, Etxarri Aranazko Udalak deituta

Iturmendi

19:00, plazan

Kontzentrazioa: Gure bizitzekin negoziorik ez!

Urdiain

19:30, Herrientxien

Elkarretaratzea

Altsasu

20:00, Iortia kultur guneko zabalguneko estalpetik

Gure bizitzekin negoziorik ez! Sakana mailako manifestazioa, Sakanako Mugimendu Feministak deituta