Duela 25 urte...

Gazteak euskararen alde

Guaixe 2024ko mar. 11a, 08:57

Sei gazte erakundek sustatu zuten hitzarmena

Euskararen aldeko gazte hitzarmenarekin bat egin zuten Lakuntzako Bil Tokik, Arbizuko Argi bideak eta Etxarri Aranatz, Bakaiku, Altsasu eta Ziordiko gazte asanbladek. Manifestua zabaltzeko, gazte erakunde gehiagorekin harremanetan jartzekoak ziren. Sei puntu zituen: hizkuntzaren sustapena, etorkizuna, eurak eta ingurua euskalduntzea, aldarrikapena, euskaraz bizitzeko nahia eta euskarak aurrera egiteko grina.