Natur parketik eroritako arbolak kentzen

Guaixe 2024ko mar. 13a, 11:00

Urbasan eroritako pagoa bidea mozten. @guardas_na

Udaberria hasi aurretik kentzen dituzte traba sortzen dutenak.

Nafarroako Gobernuko basozainak Urbasa-Andia natur parkean barna egiten dituzten joan etorrietan eroritako hainbat zuhaitz ikusten dituzte. Eroritako arbolen bat bideren batean traba sortzen badu, haiek behar bezala kudeatzeko pausoak hasten dituzte. Batzuetan traban dauden enbor horiek su egurretarako erabiltzen dira, artzainen txaboletan, edo partikularrek hala eskatzen badute. 


Pago iturria. @guardas_na

Bestalde, basozainek basoaren kudeaketa egiterakoan teknikarien jarraibideak izaten dituzte kontuan. Pagadien kudeaketa egiterakoan kontuan hartzen duten gauzetako bat da pagoek zuloak dituzten edo ez. Izan ere, zulo horietan ura pilatzen da eta hainbat hegaztik zulo horietatik, zuhaitz iturri horietatik, edaten dute, batez ere idorte garaietan.