Xakea

Iker Iturrioz, Nafarroako xake txapeldunordea

Guaixe 2024ko mar. 13a, 12:00
Iker Iturrioz, ezkerrean, Sakanako Xake Txapelketan.

Nafarroako Kirol Jolasetako Xake Txapelketako 14 urtez azpikoan Iker Iturrioz txapeldunorde izan zen, eta 18 urtez azpikoan Ekain Galarza bosgarren

Asteburuan Nafarroako Kirol Jokoetako (NKJ) Nafarroako Xake Txapelketako azken faseko jardunaldia jokatu zen Iruñean. 14 urtez azpiko mailan, Oberena klubeko kide den Iker Iturrioz Salazar altsasuarrak lan bikaina egin zuen eta bigarren sailkatu zen (5 puntu), Mikel Gurea klubeko Angel Esparza txapeldunaren atzetik (5,5 puntu). Beraz, Nafarroako txapeldunordea dugu Iker Iturrioz (argazkian ezkerrean, Sakanako Xake Txapelketan). Bestalde, 18 urtez azpiko mailan Oberena klubeko Ekain Galarza Arza urdiaindarra lehiatu zen. Hamabost xakelariren artean Galarza bosgarren sailkatu zen Nafarroako Txapelketan (3,5 puntu), Orvina taldeko Haymar Leone txapeldunetik (5,5 puntu) 2 puntura.