Martxoaren 14an abiatuko da Korrika Irundik Harro herri lelopean euskararen mezua Euskal Herri osotik zabalduz, eta martxoaren 19an iritsiko da Sakanara. Baina aurretik,martxoaren 15ean, ostirala, 12:15ean, Korrika Txikia eginen dute Altsasuko Foru plazan.