Sakanako Kontseilu Sozialistak ibarreko Laneko Autodefentsa Sarea aurkeztu zuen duela hilabete bat inguru. Kideen esanetan, "LASek lan baldintzen defentsarako baliabideak eskainiko ditu, lan esparruan jasaten ditugun erasoak borrokatuko ditugu eta enpresarien zigorgabetasunari aurre eginen diogu". Martxoaren 15ean, ostirala, 18:00etan, Lakuntzako kultur etxean Sakanako Laneko Autodefentsa Sarearen aurkezpena eginen dute, eta aste bat beranduago, martxoaren 22an, ostirala, 18:00etan, Altsasuko Gure Etxean aurkeztuko dute.