Txirrindularitza

Itzuliko Altsasuko eta Etxarriko etapak aurkeztu dituzte

Guaixe 2024ko mar. 13a, 12:33

Itzuliko speakerrak izango diren Juan Mari Guajardok eta Iker Amarikak gidatutako ekitaldian, Javier Ollo eta Maria Saez de Albeniz Altsasu eta Etxarri Aranazko alkateek hitzarmena sinatu zuten Itzulia antolatzen duen Oceta elkarteko Julian Eraso presidentearekin.

Sakanak munduko txirrindulari onenak hartuko ditu apirilaren 3an Altsasun bukatuko den etapa ikusgarrian eta apirilaren 4an Etxarri Aranaztik abiatuko den etapan. Ekitaldian Mikel Nievek, Iker Mintegik, Iker Floresek, Juanma Hernandezek, Jorge Azanzak eta Oscar Guerrerok hartu zuten parte.