Udala zirkulazio zerga kobratzear da

Guaixe 2024ko mar. 15a, 11:18
Ergoendarrak eta autoak udaletxe parean. ARTXIBOA

Aurki bidaliko ditu ordainagiriak.

Ergoienako Udalak jakinarazi du aurtengo zirkulazio zerga aurki kobratuko duela. Norberari dagozkion ordainagiriak martxoko bigarren hamabostaldian bidaliko ditu. Udalarekin erreziboak kontu korrontean helbideratuta dituztenei han kargatuko die zenbatekoa. Ordainagiriak helbideratu gabe dutenek, berriz, erreziboa jasotzen dutenetik hilabete izanen dute ordainketa egiteko. Udalak gaztigatu duenez, borondatezko epea pasa ondoren, ordaingabeko erreziboek %5eko kargua izanen dute. Azkenik, ordaindu gabeak derrigorrezko diru bilketa agentziara bidaliko ditu udalak.