Administrazioan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gizarte hezitzailearen lanpostu hutsak betetzeko deialdia egin zuen. Merezimendu-lehiaketa egin ondoren lanpostua lortu zuen pertsonak uko egin zionez esleitutako lanpostuari, Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak Maria Razkin Galan proposatu du lanposturako. B mailako lanpostua da, lanaldi erdikoa eta Haur eta Familiei Arreta Emateko Programan lan egiteko da.
Bestalde, etxeko laguntza zerbitzuan aritzeko familia langile lanpostuak betetzeko izendatuak honakoak izan dira: Maria Etxeberria Barberena, Maria Carmen Saizar Telletxea eta Maria Letamendia bergara. Aurrenekoa lanaldi osoan ariko da, gainontzekoak lanaldierdian. Guztiek D mailako lanpostua izanen dute.