Mank-ek lan poltsa osatzeko deialdia egin du

Guaixe 2024ko mar. 18a, 11:29

Sakanako Makomunitatearen hondakin bilketako kamioia Uharte Arakilen. ARTXIBOA

Hondakin zerbitzuan peoi lanpostua betetzeko da.

Sakanako Mankomunitateak Hondakin Zerbitzuan peoi lanpostua betetzeko lan poltsa bat sortu nahi du. Haren bidez lanpostu hutsak, laneko bajen ondorioz behin behineko ordezkapenak, oporrak eta mankomunitateko zerbitzuak indartzeko unean uneko beste edozein behar betetzeko kontratazioak eginen lituzke. Hondakin Zerbitzuko peoi lanposturako lan poltsa osatzeko, lehiaketa oposizioa deitu du. Deialdian parte hartzeko Mank-ek eskatzen du eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea, B mailako gidabaimena eta euskara B1 (ahozkoa) ezagutza izatea. Oposizioan parte hartzeko izena emateko epea martxoaren 27ko 14:00etan despedituko da.