Bartzelonak Alimentaria '24 azoka hartu du, Europako nekazaritzako elikagaien ekitaldirik handienetako bat. Nafarroako Gobernuak hiru stand jarri ditu azoka horretan. Haien bidez foru erkidegoko nekazaritzako elikagaien enpresak beraien produktuak erakusten ari dira.
Nafarroako espazio instituzionalik handiena Expoconser eremuan dago eta han daude Nafarroako Kalitate Marka guztiak. Batetik, Jatorri Deiturak, horien artean, Idiazabal gazta. Bestetik Babestutako Geografia Adierazpenak, Nafarroako Txistorra sortu berria barne. Adierazpen horren parte da Arbizuko Embutidos Arbizu enpresa. Horiez aparte eremu horretan daude daude Elikagai Artisauak (Embutidos Arbizu eta Olatzagutiko Pako harategia), Ekoizpen Ekologikoa eta Ekoizpen Integratua. Gainera, espazio horretan dago Etxarrengo Harivenasa-Alea enpresa bere produktuak erakusten. Gainera, beren stand propioarekin jarri duten enpresa nafarren artean Olatzagutiko Quesos La Vasco Navarra dago.
Adierazpenak
Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilari Jose Mari Aierdi Fernandez de Barrenak azpimarratu duenez, "Nafarroak apustu egiten du nekazaritzako elikagaien tokiko eta hurbileko produktu osasungarrien alde, bai eta kalitate ziurtatuko figuren alde ere, une honetan lehen sektoreak bizi duen une kritikoari erantzuteko estrategia giltzarri gisa eta landa-mundu bizi eta aktibo bat egituratzeko palanka gisa".
Aierdik adierazi duenez, "gure landako eta nekazaritzako elikagaien gure enpresetako produktuak kontsumitzea oso modu ona da Nafarroa maitatzeko", eta ekoizleek eta nekazaritzako elikagaien industria moderno eta kalitatezkoak Foru Erkidegoan jokatzen duten "paper garrantzitsua" nabarmendu du: 1.200 enpresa baino gehiago, 25.000 enplegu sortzen dituztenak eta "Nafarroako BPGaren %6,6 osatzen dutenak, gainera, beren lurrari, tokiko inguruneari eta landa-garapeneko elementu nagusietako bat dena".