Etxarri Aranatzek Ardoi B taldea hartu zuen martxoaren 17an San Donato futbol zelaian. Partida lehiatua eskaini zuten bi taldeek, baina markagailua ez zen mugitu. Lehen zatia husnako berdinketarekin despeditu zen, eta bigarren zatian joera berberak jarraitu zuen. Bukaeran, 0-0, eta puntu banaketa. Azken garaipen boladari agur esan zion talde etxarriarrak, baina puntu bat eskuan. Ez dago gaizki.
Lagun Artea, aldiz, punturik gabe etorri zen Iruñetik, Asdefor taldearen kontra galdu ondoren. Partida hasi eta berehala aurreratu zen Asdefor, seigarren minutuan. Iruñeko taldearen bolada onak ez zuen etenik izan, lehen zatian beste bi gol sartu zituztelako. Lagun Artea saiatu zen, baina ezin. Azkenean, Goiatz Mendinuetak ohorezko gola sartu zuen 94. minutuan, eta lakuntzarrak 3-1 galduta itzuli ziren.
Sailkapenean Mutilvera C taldeak eusten dio lidergoari (48 puntu) eta Etxarri Aranatz bigarren da, 3 puntura (45 puntu). Lagun Arteak behera egin du eta zortzigarren da (32 puntu). Martxoaren 23an, larunbata, Etxarri Aranatzek San Jorgeren kontra jokatuko du Sanduzelain, 17:00etan. Lagun Arteak egun berean Baztan B taldea hartuko du Lakuntzan.