Euskal duatloia

Jauregi, Corchero, Resano eta Larrion, Euskal Duatloian

Guaixe 2024ko mar. 22a, 11:00
Eloy Corchero, joan zen urteko Euskal Duatloian. ARTXIBOA

Final handirako kanporaketa jokatuko dute martxoaren 23an Tolosako zezen plazan

Martxoaren 23an, larunbata, korrika eta aizkora lotzen dituen Euskal Duatloiaren kanporaketa hartuko du Tolosako zezen plazak, 18:00etan. Hogei kirolari lehiatuko dira, tartean joan zen urteko finala jokatu zuen Arkaitz Jauregi, Eloy Corchero, Iban Resano eta aurten mustuko den Eneko Larrion. Sei onenak apirilaren 21eko finalerako sailkatuko dira. 
Hasieran zutik kokatutako 45 ontzako bi enbor erdibitu beharko dituzte, ondoren 2 km korrika egin, eta, bukaeran, 45 ontzako bi enbor etzan erdibitu. Finalean lana bikoiztuko da.