Autopista Elektrikorik Ez! plataformak deituta 40 herritan kontzentrazioak egin dituzte Izarbeibarren, Iruñerrian, Goierrin eta Sakanan asteburuan. Haietako bederatzi ibarrean egin ziren: Arakilen, Irañetan, Arruazun, Arbizun, Unanun, Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin eta Altsasun. Udalak eta kontzejuak helegiteak aurkezten ari dira ministerioak aldez aurretik emandako administrazio-baimenen kontra. Plataformak egitasmo horien kontrako aldarrikapena kalean ikusgarri egin nahi izan zuen protesta bilkurak deituz. Alarmen soinuaren eta sirenen uluaren artean, ehunka pertsonak bizitza duina aldarrikatu dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!