Iturmendiarrak hunkituta utzi zituen herritar baten heriotzagatik, martxoaren 16an egitekoa zen Bakaiku eta Iturmendiko Korrika txikia bertan behera gelditu zen. Astebete beranduago egin zen euskararen aldeko ekitaldia. Bi herrietakoak aurten Bakaikuko Bakarrekoetxea elkartean elkartu ziren, 16:00etan. Han petoak margotu zituzten. Eta ondoren euskaltzale txikiak Bakaiku eta Iturmendi arteko ibilbidea egin zuten.
Korrika txikia pic.twitter.com/IJlGgqzPjE
— bakaiku.info (@bakaiku_info) March 22, 2024