Sakanako Mankomunitateak jakinarazi du ur zerbitzuko erreziboak bidaliko dituela. Errezibo horiek kontu korronteetan apirilaren 8an kargatuko dituela ere zehaztu du. Horrekin batera, ibarreko erakundeak jakinarazi du tarte honetan egiten diren aldaketak, esaterako, kontu korrontearen zenbakiarena, katastrokoa edo beste, hurrengo erreziboan jasoko direla.