Atletismoa

Asier Estarriaga, bigarren Zubiri-Iruñea maratoi erdian

Guaixe 2024ko mar. 26a, 11:00

Axi Estarriaga helmugan, Barazabalekin. JAVIER BERGASA

Korrikalari etxarriarra Unai Barazabal txapeldunetik 18 segundora sartu zen (1:12:30). Emakumezkoetan Amaia Melero gailendu zen

Zubiri-Nafarroa maratoi erdiko zortzigarren edizioa jokatu zen martxoaren 24an. Mila korrikalari inguru zeuden izena emanda, eta 838 korrikalarik lortu zuten 21 kilometroko lasterketa ederra despeditzea. Korrikalariek Zubiri eta Iruñea kolorez tindatu zuten. 

Gizonezkoetan lehia oso bizia izan zuten Azpilkuetako Unai Barazabalek eta Etxarri Aranazko Asier Estarriagak. Iruñera elkarrekin sartu ziren, baina Barazabalek erritmoa estutu eta bakarrik iritsi zen helmugara (1:12:12). 18 segundora iritsi zen Hiru Herriko Asier Estarriaga (1:12:30). Zizurko Eduardo Estebanek osatu zuen podiuma (1:14:52). Top 20an ez zen beste sakandarrik sailkatu. 

Emakumezkoetan Amaia Melero iruindarra izan zen txapeldun handia (1:22:15), Uharte Iruñeko Henar Etxeberriaren (1:25:05) eta Iruñeko Maialen Eliaren (1:26:06) aurretik. Andrea Aristu izan zen lehen sakandarra, emakumezkoetan hogeigarrena (1:36:25).