'Potaje' musikariari eskainitako saioak

Guaixe 2024ko mar. 26a, 11:59

Juanjo Mintegi Donorronsorok egiten duen 'Eskudoinua' ditutako bideo kanalean musikari altsasuarraren inguruan ariko dira, martxoaren 29an eta ekainaren 5ean.

Eskuidoinua akordeoia eta euskal doinuak biltzen dituen Eskudoinuak bideo kanalean Altsasuko 'Potajeri' buruz saioa egin nahi zuela esan zuen Juanjo Mintegi Dorronsoro etxarriarrak: "Gizon hori ikaragarria zen, eta hemen ezaguna da, baina kanpoan ez hainbeste. Ez dago informazio asko". Hortaz, martxoaren 29an eta ekainaren 5ean kanalean zintzilikatuko dituen bideoak Potaje musikariari eskainitakoak izanen dira. Bideo hauen bidez omenaldia egiten die Mintegik, landutako musikariaren musika erakusteaz gain.