Arakilgo emakumeen topaketa handia

Guaixe 2024ko api. 8a, 12:30
Arakilgo Emakumeen Taldeko kideak Martxoaren 8rako prestatzen. ARTXIBOA

Apirilaren 13an, larunbata, emakumeen bazkaria eginen dute emakume arakildarrek. Bazkalostean Lorena Arangoaren antzezlana izanen da.

"Emakumearen eguna egunero da", eta ospatzeko Arakilgo Emakume Taldeak eta Arakilgo Udalak Emakumeen bazkaria antolatu dute apirialren 13an, larunbata, 13:30etik aurrera, Etxarrengo Iratzar tabernan. Apirilaren 10era arte eman daiteke izena, 634 58 42 26 telefonoan. Bazkalostean, 17:00etan, Lorena Arangoaren Terapia 2.0 antzezlanaren emanaldia izanen da.

Emakumeen bazkariaren menua honakoa izanen da: entsalada epela, piper beteak, entrekota edo lubina, gaztanbera flana eta kopa (patxaran edo koñak). Prezioa 20 euro izanen da, eta parte hartzaileek bertan ordainduko dute.