Futbola

Etxarri Aranatz erregionaleko lider jarri da

Guaixe 2024ko api. 9a, 12:00
Etxarrik eta Lakuntzak derbia jokatuko dute Zelai Berrin.

Erregional mailako 25. jardunaldian Lagun Artearen eta Etxarri Aranatzen arteko derbia jokatuko da Zelai Berrin

Erregional mailako lider berria Etxarri Aranatz taldea da. Etxarriarrek Mutilvera C ordura arteko liderra hartu zuten San Donato zelaian, eta partida oso borrokatuan garaipen itzela lortu zuten, 57. eta 58. minutuetan Xabier Ormazabalek eta Adrian Jakak lortutako bi golei esker.

Bestalde, Lakuntzako Lagun Arteak Berriozarren jokatu zuen. 15. minutuan Goiatz Mendinuetak Berriozar taldea aurreratu zuen. Lagun Arteak ez zuen etsi, eta, azkenean, 78. minutuan Sael Ozoriak banakako berdinketaren gola lortu zuen. Bi taldeak 3 puntuak lortzen saiatu ziren, baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia. 

Etxarri Aranatz da, beraz, lider berria (51 puntu), 2 puntura Mutilvera C taldea (49 puntu) eta 4 puntura San Jorge (47 puntu) taldea dituela. Lagun Artea zortzigarren da (36 puntu), igoera faseko postuetatik 10 puntura. Datorren jardunaldian Lagun Arteak eta Etxarri Aranatzek derbia jokatuko dute Zelai Berrin, apirilaren 13an, larunbata, 11:00etan. Partida lehiatua espero da.