Bi hilabetetan haur eta nerabeetan lau meningitis kasu atzeman zituzten. Osasunbidearen arabera, biztanle gutxiko inguru batean horrenbeste meningitis kasu izateak justifikatu zuen txertaketa kanpaina. Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko 1.600 bat umeri eta gazteri jarri zieten txertoa, jaioberrietatik Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak arte. Kanpainak 1.200.000 pezetako (7.212,5 euro) aurrekontua izan zuen.