Mank-ek ingurumen hezitzaile lan poltsa sortu nahi du

Guaixe 2024ko api. 11a, 13:52

Utzubar EKO Gunea. ARTXIBOA

Hondakin Zerbitzuan aritzeko da. Hautaprobaren bidez osatuko du lan poltsa.

Sakanako Mankomunitateak lehiaketa oposizio bidez Hondakin Zerbitzuan ingurumen hezitzaile lanpostua betetzeko lan poltsa bat sortu nahi du. Haren bidez etorkizunean izan daitezkeen lanpostu hutsak bete nahi ditu ibarreko erakundeak, dela laneko bajen ondorioz behin behineko ordezkapenak, dela oporrak, dela mankomunitateko zerbitzuak indartzeko unean uneko beste edozein behar.

Deialdian interesa duen izangaiak, besteak beste, honako betebeharrak ditu: C1 mailako euskara titulua edo baliokidea izatea, edo Mank-ek edo Euskarabideak eginen duen euskara ezagutza proba gainditzea; B motako gidabaimena edukitzea eta Enplegu Bulegoan izena emanda egotea, enplegu-eskatzaile gisa edo enplegua hobetzeko. Izangaiek dagokion eskabidea beteta apirilaren 24eko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko diote ibarreko erakundeari. Hautaproba deialdiari buruzko informazioa sakana-mank.eus webgunean dago.