Administrazioan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Irurtzungo aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gizarte langile lanpostu hutsa betetzeko deialdia egin zuen. Oposizio-lehiaketa egin ondoren Irurtzungo aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak Lorea Moreno Lopez proposatu du lanposturako. B mailako lanpostua da, lanaldi osokoa da. Bere egitekoak dira harrera eta orientazio sozialeko programan aritzea, baita enplegu sozial babestua eta gizarteratzeko programan ere.