Txirrindularitza

Beratxako sakandarrak Valentziako podiumera igo ziren

Guaixe 2024ko api. 15a, 10:00
Beratxakoak, Camp de Morvedre Klasikoko podiumean, talde onenaren saria jasotzen. BERATXA

Ane Berastegik podiuma egin zuen bi lasterketetan eta Beratxa talde onena izan zen

Apirileko lehenengoa asteburu bikaina izan zen Ecologicos Navarra-Beratxa Tafallako taldeko kide diren Ane Berastegi eta Siets Goikoetxea sakandarrendako. Challenge Comunitat Valencianarako baliagarriak ziren bi lasterketetan parte hartu zuten, eta podiumera igo ziren. Larunbatean jokatutako Emakumezkoen I. Naquera Udala Trofeo gogorra Leyre Almenak (Rio Miera) irabazi zuen. Ane Berastegi hirugarren izan zen, eta Siets Goikoetxea hamahirugarren. Igandean Estivellako Camp de Morvedre Klasikoan hartu zuten parte, eta esprintean erabakitako lasterketan Vera Valero (Universitat Politecnica Valencia) gailendu zen, Ane Berastegi bigarrenaren aurretik. Siets Goikoetxea hamahirugarren sartu zen. Ecologicos Navarra Beratxa podiumera igo zen, talde onena izan zelako.