Txirrindularitza

Martinez eta Arrizabalaga, Atarrabiako Top 20an

Guaixe 2024ko api. 17a, 09:30
Txirrindulariak, irteteko prest. MARTIN EARLY

Kadeteen mailako II. Jose Ignacio Olaverri Trofeoan txukun aritu ziren sakandarrak

Apirilaren 13an, larunbata, kadeteen mailako II. Jose Ignacio Olaverri Trofeoa jokatu zen Atarrabian (60,7 km). Bastian Laffittek (Nayais) esprintean gailendu zitzaion Louca Maisonneuveri (Urt Velo 64). Luca Martinez (Sakana Group-Alea) hamabosgarren sailkatu zen, eta Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) hamazazpigarren, biak Top 20an. 

Gainontzeko sakandarrak ere oso txukun ibili ziren. Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 23. iritsi zen helmugara; Oier Etxeberria (Quesos Albeniz) 30., Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 35.; Erik Laiglesia (Sakana Group-Alea) 46.; Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) 47.; Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 49.; Unai Gomez (Quesos Albeniz) 51.; Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 52.; Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) 53.; eta Juan Carlos Gil (Quesos Albeniz) 54.