Nafarroako Gobernuak ahuntz tuberkulosiaren hainbat foku detektatu ditu Andian eta Beriainen. Dirudienez, basatutako ahuntz talde txiki bat da gaitza duena. Hori dela eta, Uharte Arakilgo eta Ergoienako udalek foru administrazioaren agindua zabaldu dute: “animalia horien jabeei ahuntz horiek menditik kentzeko eskatzen zaie. Hogei eguneko epean egiten ez bada, ahuntz horiek basa-abere deklaratuko dira”.