Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako Kirolaren Institutuarekin batera, zoru pelbikoaren eta gorputz jarreraren tailerra prestatu du. Tailerra bi herritan eskainiko da: maiatzaren 10ean, 17:00etatik 19:00etara Urdiainen, eta maiatzaren 25ean 10:00etatik 12:00etara Dorraon.
Jakina denez, ariketa abdominal hipopresiboek eta beste teknika batzuk zoru pelbikoa eta sabelaren giharra indartzea dute helburua. Arnasa-apnearen bitartez lantzen den teknika da eskainiko dena. Adin guztietako emakumeendako komenigarriak dira ariketak, bereziki kirolariendako, umetokia eta maskuria eroria dutenendako, erditu berri direnendako eta pixa-galderak dituztenendako.
Izena ematea zabalik dago, eta izena eman ahala lekuak beteko dira (Mank-eko Kirol Zerbitzua: 683 343 854, kirolak@sakana-mank.eus).