Txirrindularitza

Gorka Izagirre eta Iker Mintegi, Huyko murrua koroatzera

Guaixe 2024ko api. 17a, 09:58

Itzuliaren ondotik, Frantziako klasikoetan lehiatu da Iker Mintegi, eta Fleche Wallonne da hurrengo erronka. MARKEL BAZANBIDE

Bi sakandarrek Fleche Wallonne mitikoan parte hartuko dute

Gaur, apirilak 17, asteazkena, Fleche Wallonne mitikoa jokatuko da, Huyko murru ezaguneko gainean despeditzen den klasiko erraldoia (198,6 km). Lasterketa oso gorabeheratsua, txirrindulariek bederatzi murru edo igoera gainditu beharko dituzte, tartean Huy murru mitikoa lautan. 

Cofidisek Izagirre anaiak eramango ditu probara, eta Euskaltel Euskadiko tropelean Iker Mintegik lekua egin du. “11 urte pasa eta gero, hemen gaude berriro” azaldu du talde laranjak. Fleche Wallonne aurretik, apirilaren 12an Classic Grand Besançon Doubs klasikoan parte hartu zuen Mintegik eta apirilaren 14an Tour du Doubs-en, biak Frantzian.

Fleche Wallonne 12:45ean jarraitu ahal izango da Eurosport katean.