Txirrindularitza

Iker Mintegik eta Gorka Izagirrek ezin izan zuten Fleche Wallonne mitikoa despeditu

Guaixe 2024ko api. 18a, 10:28

Gorka Izagirre taldekideekin etaparen aurkezpenean. COFIDIS

Euriak eta hotzak infernu bilakatu zuten proba

Euriak eta hotzak are gehiago gogortu zuten beraz gogorra den klasiko erraldoia (198,6 km). Euriak guztiz baldintzatutako lasterketa oso gorabeheratsuan, txirrindulariek bederatzi murru edo igoera gainditu zituzten, Huy murru mitikoa lautan, eta hain zuzen ere Huyn despeditu zen klasikoa. 

Stephen Williamsek lortu zuen garaipena (Israel Premier Tech), Kevin Vauquelin frantziarrarekin esprinta jokatuta (4:40:24). Soilik 44 txirrindularik despeditu zuten proba, eta Gorka Izagirre (Cofidis) eta Iker Mintegi (Euskaltel Euskadi) ez zeuden bertan. Ezin izan zuten proba bukatu, tropelaren gehiengoak bezala.