Euskal Herrian euskaldun izatea edo euskaraz hitz egiteaz harro daudela adierazteko, "ez harroputzetik, baizik eta harrotasunez bizi behar dugula euskaldunak garela eta euskaraz bizitzeko eskubidea dugula", Harrotze Astea antolatu du Euskal Herrian Euskarazek, apirilaren 22etik 28ra. Euskararen aldeko edozein aldarrikapen egin nahi duten sakandarrei parte hartzeko deialdie egin die eragileko euskaltzaleko kideek.Hortaz, hainbat ekimen eta jarduera antolatu dituzte Sakanako hainbat herritan.
EHEren Harrotze Astea
Apirilaren 22tik 28ra
Irurtzun
Paisaia linguistikoan eragin, Aizpea euskara taldeak eta Pikuxarrek antolatuta.
Apirilaren 22tik 26ra
Arbizu
Eskolako haurrei euskararen inguruko kontakizuna eginen diete, eta ikasleek hitz gogoekoenak zuhaitzetan zintzilikatuko dituzte, Arbizuko herri eskolak antolatuta, herri eskolan.
Altsasu
Euskaltegiko ikasleak ere euskaraz harro kalean, AEKk antolatuta, euskaltegiaren aurrean.
Apirilak 25 osteguna
Urdiain
19:00 Bizkarsoro pelikularen emanaldia, udaletxeko auzoan.
Altsasu
18:30 Mosaiko erraldoia eta Ekhiñe eta Irati bakarlariak, Iortia zabalgunean.
Apirilak 26 ostirala
Altsasu
19:00 Plazan, eskuaz! ekimena, Foru plazan: haur, gazte eta familiendako jolasak, Iñigo Aritza Ikastolako Hizkuntza Proiektuko taldeak antolatuta antolatuta, kaleak eta auzoak euskalduntzea eta aisialdia euskalduntzea eta euskaraz bizitzeko aukera areagotzea helburuarekin.
Ziordia
19:00 Argazki erraldoia, gaztetxearen parean.