Sakanako Mankomunitateak, lehiaketa oposizio bidez, berdintasun teknikaria lanpostua betetzeko lan-poltsa deialdia egin du. Haren izangaien zerrenda lortu nahi du haren bidez honako egoerei aurre egin ahal izateko: lanpostu hutsak bete, laneko bajen ondorioz behin behineko ordezkapenak egin, oporretako ordezkapenak egiteko edota zerbitzuak indartzeko unean uneko beste edozein behar betetzeko.
Izangaiek, besteak beste, honako baldintzak bete beharko dituzte: Graduko unibertsitate titulua, unibertsitate diplomatura edo baliokidea izatea, B motako gidabaimena eta euskarazko C1 mailako ezagutza. Lehiaketa oposizioan parte hartzeko eskabidea aurkezteko epea maiatzaren 10eko 14:00etan despedituko da. Deialdiari buruzko informazioa sakana-mank.eus webgunean dago.