Apirilaren 28tik maiatzaren 3ra jokatuko da 17. Skoda Titan Desert Morocco basamortuko txirrindularitza lasterketa gogorra, 600 km eta 7.000 m desnibel baino gehiago duena. Javier Borrega eta Miguel Angel Ariztegui bigarrenez lehiatuko dira, Kosner Saltoki Home taldearekin. Iaz proba despeditzea lortu zuten, eta aurten asmoa bera da, ahal bada, denbora hobea eginez.