Forestaliak bi goi tentsio linea proiektu ditu mahai gainean, eta beste bat Red Electrica Españolak (REE). Bi enpresa horien egitasmoen kontra Izarbe ibarreko, Iruñerriko, Goierriko eta Sakanako 24 udal. Eta haiek deituta, Ohitura, natura, kultura. Herri biziak goi tentsioko lineen aurrean leloa duen ekitaldia antolatu dute Iruñeko Gaztelu plazan larunbat eguerdian. Aurreratu dutenez, "kultura eta errebindikazio izaerako ekitaldia izanen da". Hiriburura ikututako herrietako hainbat kultur adierazpen eramanen dituzte, "herrien etorkizuna eta orain mehatxupean dagoen bizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzeko". Besteak beste, erraldoiak aizkolariak, dantzariak edo txalapartariak, pertsonaia mitologikoak eta inauterietakoak, bertsolariak, trikitilariak eta beste egonen dira. Bestalde, herrietako alkateek sinatutako manifestu bat aurkeztuko dute.
Forestaliako bi lineek aldez aurreko administrazio baimena jaso dute eta REE zain dago. Horregatik, Autopista elektrikorik ez! plataformak Alarma gorria kanpaina gorria abiarazi zuen, "heldu den arriskuaz gaztigatzeko".