Foruzaingoak jakinarazi duenez, auto batek lau txirrindulari harrapatu zituen NA-120 errepidean, Lezaundik Lizarragarantz joaten zirela 09:25ean. Harrapaketaren ondorioz lau txirrindularietako bat , 53 urtekoa, larri zauritu zen eta helikopteroz Nafarroako Ospitale Gunera eraman behar izan zuten. Beste hiru txirrindulariek zauri arinak izan zituzten. Foruzainek ikertu zuten istripua eta jakinarazi zutenez, gidariak alkohol eta bestelako drogen testean negatibo eman zuen.