Bi astez Udaberriko Tonbolako 1.500 euroko zozketarako txartelak banatu ondoren, txartelak zozketarako ontzian sartzeko ilara handia sortu zen Altsasuko estalpean. Zoriak Eneka Uharteren alde egin zuen. Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteko establezimenduetan, gutxienez hamar, 1.500 euroak gastatzeko aukera eskuratu du.
Altsasuko Dendari Elkarteak antolatutako Merkataritza Festak, bestalde, herriko hiru dendariri omenaldia egiteko baliatu zuen: Mari Roman Casasola (Tu Tienda Especial), Alicia Diez Etxeandia (Lorea lore denda) eta Maria Luisa Zufiaurre Ventura (ML denda) eta Contxi Bengoetxea Lezea (Bengoetxea oinetako denda). Aitortzagatik laurak "oso eskertuak" zeuden. Festan 500 errazio enpanada banatu ziren. Gainera, haurren txokoa, musika eta sagardoa dastatzeko aukera izan ziren.