Kadeteen mailako tropela Gipuzkoan lehiatu zen asteburuan, apirilaren 28an, igandea, jokatutako Segurako Sarian (58,5 km). Helmugara hamaika txirrindulariz osatutako taldea iritsi zen lehenengo, eta esprintean Aner Irizar (Telleriarteko9 gailendu zen (1:36:44). Luca Martinez talde berean iritsi zen, eta zortzigarren sailkatu zen.
Sakanako taldeetako gainontzeko txirrindulariak txukun aritu ziren. Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) hamazazpigarren iritsi zen, Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 21., Asier Flores (Quesos Albeniz) 33., Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 34., Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 37, Manex Huarte (Sakana Group-Alea) 41., Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 42., Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 54., Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 61., eta Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 76.