Maiatzaren 1ean XC. Santikutz Klasikoa jokatu zen Legazpin, Espainiako Koparako baliagarria den proba ezaguna. Aurreikusi moduan lasterketa oso lehiatua izan zen Legazpikoa, euriak eta hotzak baldintzatutakoa. Azkenean, Equipo Cortizo taldeko Daniel Cavia gailendu zen (3:54:54), Rural Kutxa-Aleako Jan Castelloni 2 segundo aterata (3:54:56). Ailetz Lasa ziordiarra (Telcom) 25. sailkatu zen (3:57:48), eta Aimar Tadeo lakuntzarra (Finisher) 51. (4:02:42),