Apirilaren 28an, Nafarroako Kirol Jokoetako (NKJ) Nafarroako Taldekako Xake Txapelketak jokatu ziren Iruñeko Oberena klubeko egoitzan. 12, 14, 16 eta 18 urtez azpikoen txapelketak izan ziren erabaki zirenak.
Sakandarrak, ederki
14 urtez azpikoen mailan Iker Iturrioz altsasuarrak Gael Morrasekin, Diego Molinerorekin, Marcos Berlangarekin, Keira Arregirekin eta Pablo Abregorekin osatu zuen Oberenako taldea. Txapelketa ona egin zuten guztiek, eta sailkapen orokorrean bigarren sailkatu ziren (6 puntu), Mikel Gurea txapeldunaren (8 puntu) atzetik. Iturriozek aitortu duenez, "nire bigarren aldirako, nahikoa ongi".
18 urtez azpiko txapelketan Ekain Galarza urdiaindarrak Ines Abrisketa, Guillermo Duran eta Javier Riezu izan zituen taldekide Oberenan. Hirugarren sailkatu ziren (4 puntu), Orvinaren (10 puntu) eta Mikel Gurearen (8 puntu) atzetik.