Maiatzaren 4an, larunbatarekin, kadeteek XXVII. Borja Oses Memoriala izan zuten jokoan Arronizen. 110 txirrindulari zeuden izena emanda 57 km-ko lasterketa osatzeko, eta horietatik 71k lortu zuten proba bukatzea.
Ion Egia (Luyando-Ganzedo) izan zen txapelduna. Top 20an bi sakandar sailkatu ziren. Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) hamaikagarren iritsi zen helmugara, , eta bere taldekide Erik Laiglesia hemeretzigarren. Gainontzekoei dagokienez, Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) 22. izan zen, Luca Martinez (Sakana Group-Alea) 23., Manex Huarte (Sakana Group-Alea)37., Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 44., Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 51., Gabriel Gonzalez (Sakana Group-Alea) 53., Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 54., Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea)55., Asier Flores (Quesos Albeniz) 66.. eta Unai Gomez (Quesos Albeniz) 69.
Hurrengo egunean, maiatzak 5, Zestoako XI. Gurutzeaga Sarian bildu ziren kadeteak. Boskote bat iritsi zen lehena helmugara eta esprintean Oxel Azkarate (Inoxcra-Beasain) izan zen azkarrena. Top 20an Sakana Group taldeko hirukote bat sailkatu zen: Luca Martinez hamabigarren, Ekai Erdozia hamazazpigarren eta Ion Unai Gonzalez hemezortzigarren izan ziren. Gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Erik Laiglesia 42. sartu zen, Unax Etxeberria 50., Manex Huarte 61. eta Alex Gonzalez 68.