Nutrizio osasuntsuaren inguruko jardunaldia Arakilen

Guaixe 2024ko maiatzaren 7a

Maiaitzaren 9an, osteguna, Anne Azkona nutrizionistaren hitzaldia izanen da, Etxeberriko elkartean.

Arakilgo Udalak eta Anne Azkona dietista nutrizionistak Nutrizio osasuntsu jardunaldia antolatu dute maiatzaren 9an, osteguna, 19:00etan, Etxeberriko elkartean. Hitzaldian elikadura arazo ohikoenetan sakondu, plater osasuntsuak sortzen irakatsi, etiketak irakurtzen eta azukrea erabiltzen irakatsi eta mitoak aipatuko ditu Azkonak.