Deialdia egin da Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko familia langilearen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat hautaketa-proben bidez eratzeko. Aipatu lan poltsa osatuko duten pertsonei hots eginen zaie mankomunitatean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzuteko, eta lanpostu hutsak, laneko bajengatiko behin-behineko ordezkapenak, oporrak eta udal-zerbitzuak indartzeko unean uneko edozein behar betetzeko. Deialdian interesa duenak B motako gida baimena eta euskarazko B2 ezagutza izan beharko du. Hautaketa proban parte hartu nahi dutenek eskabideak maiatzaren 12ra arte aurkez ditzakete.