Maiatzaren 11n eta 12an hasiko da Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzak antolatutako Herriarteko Txapelketa. Sakanatik bi klubek edo herrik hartuko dute parte, Arbizuk eta Irurtzunek, eta bi taldeek E multzoan jokatuko dute, Lizarrarekin batera. Beste lau multzo daude.
Maiatzaren 11n eta 12an jokatuko da lehen jardunaldia. Arbizuk Lizarra izango du aurkari, eta Irurtzuni atseden jardunaldia dagokio.