Gernika-Palestina ekimenak deituta, SOS Rafah, genozidioa gelditu lelopean kontzentrazioak egin ziren maiatzaren 11n, larunbatean, Arbizu, Etxarri Aranatzen, Bakaikun eta Ziordian. Palestinaren askatasuna aldarrikatzearekin batera, Israel egiten ari den "humanitatearen kontrako ekintzak eta genozidioa" salatu zituzten. Adierazi zutenez, Palestinan gertatzen ari dena "basakeria" da, "herri oso baten erauzketari genozidioa deituko diogu. Okupazioa okupazioa dela esango dugu".