San Isidro nekazarien zaindaria da eta maiatzaren 15ean ospatzen da haren eguna. Aurten ere sainduaren omenezko ospakizunak eginen dituzte Arakilen, Arbizun eta Lizarragabengoan. Arakilen 12:00etan meza eginen dute eta, ondoren, otamena, Itxasperriko ermitan. Arbizun urteko lehenengo aatea eginen dute, eta gazta eta ardoa banatuko dute, 20:00etan, plazan. Lizarragabengoan Bordatxo elkartearen ondoan bilduko dira auzatea egiteko, 20:00etan.
San Isidro eguna
Maiatzak 15 asteazkena
Arakil
12:00 Meza, Itxasperrin. Ondoren, otamena.
Arbizu
20:00 Aatea: gazta eta ardoa, plazan. Urteko lehenengo aatea izanen da.
Lizarragabengoa
20:00 Auzatea, Bordatxo elkartearen ondoan.