Palestinaren aldeko mobilizazioak deitu dituzte

Guaixe 2024ko mai. 13a, 10:12

Palestinaren aldeko manifesatzioa Altsasun. ARTXIBOA

Maiatzaren 15ean, asteazkena, Palestinaren askatasunaren aldeko elkarretaratzeak eginen dituzte, Irurtzunen eta Altsasun. Iruñean maiatzaren 18an eginen duten manifestazio nazionalaren aurrekariak izanen dira.

Maiatzaren 18an, larunbata, Nakba 2024 Palestina askatu nazio mailako manifestazioa deitu du Palestinarekin elkartasuna ekimenak, eta aurretik, maiatzaren 15ean, asteazkena, eskualdeko mobilizazioak deitu dituzte. Esaterako, Irurtzungo Foru plazan, 18:00etan, Sakanako Kontseilu Sozialistak Israelen eta bere mendebaldeko konplizeen aurka Palestina askatu! lelopean elkarretaratzea eginen du, eta 19:00etan Palestinarekin Elkartasunak deituta Altsasuko Udaletxe aurrean elkarretaratzea deitu dute, Israel borrokatu, desnormalizatu, suntsitu Palestina Askatu lelopean.